El pasado lunes tres de marzo se presentó el libro Juan ajuriaguerra en el corazon, libro que compendia 76 testimonios sobre la personalidad de éste indudable referente del nacionalismo vasco cuyo treinta aniversario de su fallecimiento se conmemora el próximo mes de agosto.
Son 76 testimonios recogidos cuando falleció y enriquecidos en la actualidad. Están todos los Lehendakaris, burukides, parlamentarios, colaboradores de Ajuriaguerra y gentes que tuvieron la oportunidad de conocerle. Todo esto está enriquecido con fotografías y caricaturas inéditas.
El libro lo pueden adquirir en la librería KIRIKIÑO de Bilbao y en la sede de Sabin Etxea. Nosotros, cada día, vamos a reproducir una de las colaboraciones del libro. Esta es la número treinta y cinco: IÑIGO AGUIRRE
Egun on, Juan: Iñigo Aguirre Ex Burukide y ex Diputado
Aspaldian idazteko gogoan nebillen baina beti beste egun baterako izten nuen,ez nekielako egokia izango zan ala ez. Eta aukera au sortudan ezkero, emen nago. Ogei eta amar urte igaro dira gure artean ez zagozela: zu emen izango bai ziñan, beste giro bat izango zuen zure eta gure alderdiak. Naiz eta jakinean egongo zarielakotan, ez naiz nasai gelditzen nere iritziak zure aurrean ez jarri arte. Sarritan gogoratzen gara gure seme-alabarekin batera 1977 ko udabarrian alkarrez igarotako joan-etorriarekin: erriz erri,mitin batetik bestera: goizean an, arratsaldean emen eta bitartean, baskari orduan, gure iru urteko Amaia neskatotxua zure belaunetan jarrita,zurekin egotea nahi eban eta. Eta gogoz artzen zenduan zurekin, naiz eta bein, Nikasion jatetxean, zure belaunak busti barrez-barrezka biok zegozela, Ez ziñan asarratu,ez ori: barre geiago egin zenduan eta orduan konturatu nintzan nolako biotza ziñukan, Geroago, amaika gabetan apaltzen genduan Madrillen, Federiko Zabala eta irurok, eguneko Kongresu eta Senatuko lanak bukatu ondoren. Eta beti euskeraz itz egiten genduan eguneko barriak errepikatuz eta urrengo eguneko gaiak aitatu eta gertatzen: eta zure ikuzpegiak onartuaz edo norberenarekin konparatuaz.Eta bein ere ez zenduan gaitzat artu gure ikuspegiak, berdinak ez bai ziran: "Orrela iruditzen bai diozu ,aurrera!", esaten ziñustan. Bear bada, zure gogokoa guztiz ez bai zen , bi edo iru egun beranduago esaten ziñustan beti zure arrazoiak emanaz. Bein be ez ziñustan ordenatu ezer ere: errespetu galantarekin iritzi danak onartzen zenduzen. Milla esker, Juan, errespetu galanta ziñulako gazte baten experientzi gabeko iritziari. Joan ziñan eta utsuna ederra itzi zenduan: laister asi ziran eztabaidak. Eta ondo dakizu nola alderdia apurtu eta beste barri bat sortu zala. Alakorik, zu egon baziñan ez zan iñola jarriko. Eta orrela jarraitzen dogu oraingoz: lengo sendi batekoak, bi alderditan sakabanatuta gaur. Naiz eta nozean bein autoskundeetarako batera joan arren, bat giñanok orain bi gara. Zer geiago nai dabe ba guk dakigunok? Ogei ta amar urte geroago, ez bakarrik denporak, bai eta pertsonak, desberdiñak direla esango neuke. Zure apaltasuna ez da gaur egun sarri ikusten: zure zabaltasuna ere ez dakit nola biurtu dan. Gaur beste giro bat igarten da alderdian: batsuk alde batetik,beste batsuk bestetik. Alkartasunaren ordez, bakartasuna jarri dala nagusi izan leiteke?.Gure aberriaren alde egin bearrean, sarritan pentsatzen dot norberaren alde bakarrik egiten gagozela. Eta egoaldeko betikoak, pozez beterik. Ille bete barru berriro autoskundeak izango doguz: gure aberria naastauta dago, ainbat eta ainbat alderdi desberdiñekin: eta euskaldunok ere, gure artean sakabanatuak. Ez ete daukagu konponbiderik? Zertara jokatzen dogu euskaldunok? Erbestekoari jokoaren bidea errestatzen? Ez ete dogu iñoiz ikasiko egoaldekoakin ez daukagula zer irabasi? Parkatu, Juan: baiña bein zeuri idatzi eskero, nasaiago gelditzen naiz : urrengo baten, aukerarik ba dago, jarraituko dot. Bitartean, ziur izan zaitez lengo batzuk len bezela jarraitzen dogula.
Comentarios