Zirrikuetatik begira
José Manuel Bujanda
Abuztua izaten dugu urte osoan zehar beti laster datorkigun udararen ikur sinbolikoa, oporren, eta ahal den neurrian, egunerokotasun pisu astunarekiko deskonexio beharraren ikur ametsa hobeto esan. Urte osoan zehar une horretan bertan jarri ohi dugu ezinbestez gure indar-gune gisa iparra, helmuga eta giza irrika. Egi berdaderoa noski, baina egi borobilena esatekotan opor mota asko dago aukeran eta aldioro geure bizitzetan zehar. Nik halaxe deritzot behintzat. Gogoan daukat adibidez “Gezurra Nagusi” zelarik ETB1eko programarik ospetsuenetan ezagunena, 1992. urtean uste dut hain zuzen, ni neu erabateko txapelduna izan nintzela, gezurretan nagusi gertatu nintzela alajaina. Txapelduna beraz, sosa batzuk poltsikora ezustean eta etxeko zulotxoak estaltzen hasteko tentaldiari amore eman baino lehen, emaztea Patrizia, bi alabatxo Leire eta Enara eta ni neu Kanariar uharteetara (baita Balear irletara ere) ezusteko eta bat-bateko bidai galaktikoa izateko aukera izan genuen. Ondoren Lizarra ingurua izan zitzaigun opor leku guztiz estimatua urte luze askotan, Corella ere aski ondo ezagutu genuen bi alabak gupidagabe eta lotsagabeki koskortzen ari zitzaizkigun abiadura geldi ezin bitartean.