José Manuel Bujanda Arizmendi
Errealitatean mitoa presente aurkitzen da alde orotan eta sartua dago, txertatua, osorik geure eguneroko bizitzan. Mito pertsonala ere agertzen da inkontziente kolektiboaren eremuan. Mito pertsonala presente egiten da guztiaren aurretik gain egite honetan: indibiduo guztiak eta bakoitzak pentsatu egiten du naturaz bera dela “munduko zilborra”. Eta hortik jaiotzen da indibiduo baten agintzeko nahia. Mito pertsonala Sokrates eta Goetheren gogoetan. Zer neurritan Sokrates eramana gertatu zen bere mito pertsonalaren eraginez? “Niri bidalia izan zait Jainkoa, sekula nekatzen ez den eztenaren pare bata bestearen ondotik esna zaitezen, konbentzi zaituztedan eta errieta egin dizuedan”. “Misio” sentipen horrek bultzatu zuen Sokrates epaileei erronka egitera modurik latzenean. Sokrates izan zen lehena gizona kokatzen munduko irudiaren erdigunean. “Toki ezberdinetan aldiz Jainkoaren mintzo bezalako batek hitz egiten zidalarik. Holakoetan ahots horrek galarazten dit egiteko asmo dudana egitetik, baina sekula ez nau bultzatzen ezer egitera”.