Jose Manuel Bujanda Arizmendi
Bere bizitzaren egunsentitik, gizakia badoa, aurrera, lan egiten, barre eta ilusioa pizten, sufritzen eta negar egiten, kontraesanekin, bertuteekin eta akatsekin bizi da, bizi behar. Azken aldian hainbat oroitzapen eta urteurren data izan ditugu gogoan, eta bihotzean, nik behintzat. Adibidez, egunotan 40 urte betetzen dira ETApmk desagertzea erabaki zuela, orain dela hiru hilabete gogoan izan dugu Migel Angel Blanco hil zuela ETAk era guztiz makur eta oso miserablean. Gogoan nola 2011ko urriko 17an, Aieteko Bake Konferentzia gauzatu zela politiko, sindikatu eta eragile sozialen aurrean eta Kofi Annan, Bertie Ahern, Gro Harlem, Pierre Joxe, Gerry Adams, Jonatahan Powelsen laguntza eta itzal pean, eta hiru egun barru, urriak 20ean hain zuzen, ETAk bere jardun armatu eta militarrari amaiera ematen ziola. ETAk Baionako agerraldian armak entregatu zituen 2017ean Baionan eta bere disoluzioa aditzera eman 2.018ko maiatzak 5ean. Aurreko urteko Urriaren 17an, ospatuz hamar urte lehenago Bake Konferentzia gertatu zela, Arkaitz Rodriguez eta Arnaldo Otegik esan zituzten esan zituztenak