José Manuel Bujanda
“Ametsa noizbait, izan, bazen”. Louis Sebastien Mercier
Orain dela oso gutxi atzean utzitako abenduaren 26an arratsaldeko 5:30tan Donostiako Kursaal Jauregian Elbira Zipitriari buruzko dokumental bikaina ikusi ahal izan nuen. Dokumentala bikaina, hunkigarria, ederra. Eserlekuan adi nengoelarik sekulako isiltasunean murgilduta lehenengo gogoeta garunera eta bihotzera aldi berean zuzenean iritsi zitzaidana hauxe izan zen: “Badaude egoera batzuk non esaldi batzuk bere indar eta esanahi osoa jaso eta bereganatzen dituztenak, eta gaurkoa eta hementxe hauxe da: Izan Zirelako Gara” eta berehala otu zitzaidana, gai izango ote gara: “Garelako eta nahi dugulako izango dira, jaioko dira kimu berriak” egia izan eta bilaka dadin?”
Dokumentalari, beste batzuen artean ahots-testigantza jarri zioten hiru oso aspaldiko adiskidek: Kontxita Beitia, Mari Karmen Garmendia eta Ana Urkiza. Hitz borobilak, sentituak, landuak, hausnartuak, patxadaz esandakoak. Gordetzekoak bakoitzak bere bihotz koskorreko lekurik bitxi eta kuttunenean. Ezagun asko eta asko jendearen artean, batzuen batzuk aspaldi ikusi gabeak. Aretoa jendez lepo, beteta erabat. Giro samurra. Keinu asko elkarri handik eta hemendik. Bihotzak ukituta, hunkituta. Hunkituak, ukituak. Ezin ahaztu, ona baita gogoratzea, justiziazkoa betiere, une politiko guztiz zailetan, Frankismoaren negu hotzaren itzal zital ilunetan Elbira Zipitriaren lan borondatetsua, tematia, itxaropentsua, aurrerakoia izanik ausarta ere izan zen. Eredugarria. Elbira abertzalea, euskaltzalea, fededuna, borrokalaria, andereñoaren andereño, irakasleen irakasle, demokrata, jeltzalea, EAJkoa, orain eta beti. Emakumea. Bai emakumea. Bejondeizula Elbira Zipitria. Eta eskerrik asko!!. Baina, egon, bazeuden ere emakume bizkor eta konprometitu gehiago. Horretan aritu ziren, baita aritu ere, emakume baliente eta ausartak geure historiaren zehar. Horra ondoren begiradatxo oso xume bat. Oso.
Emakumeek, egitura sozio politiko batetan zeuden heinean eta eginbehar komun batek lotzen zituen neurrian, euren arteko komunikazio sare estu bat eho zuten. Horrela hitz egin dezakegu luze eta zabal emakume sutsu askotaz, Donostiarrak batzuen batzuk, hala nola, Julia Berrojalbiz, Elbira Zipitria, Maria Dolores Goia, Maria Dolores Agirre, Jone Forkada, Karmele Esnal, Kontxita Beitia laguna, Itziar eta Amele Arzelus, Belen Karrera, Eulali Aranburu e.a. luze bat. Donostian sortzen den euskal eskola saioa ideologiaz zein egituraz gerra-urreko nazionalismoaren edo abertzaletasunaren parametrotan zehaztu beharra dago. “Etxe eskola” dei geniezaioke ikastola mota honi, etxe partikularretan eskaintzen baitzen hezkuntza mota hau. “Xabiertxo” liburuaren garaiak ziren. “Xabiertxo” liburuaren garaiak ziren, eta horrela munduaren ikuspegi tradizional bat lantzen eta ikasten zuten, erlijio eta familiaren garrantzia azpimarratuz, naturarekin lotutako edukiak landuz, kateari jarraipena eman nahiaz nekazaritza giroari erreferentzia egiten zioten testu eta marrazkiak. Geroago aldaketak, euskal gizartearen aldaketek izan zuten bai, hezkuntza alor honetan ere islarik. Normala eta logikoa. Bizitzaren legea.
Karmele Alzueta beste emakume eredugarriak, Hezkuntza ardurak beregain hartu zituen Eusko Jaurlaritzan, eta aurretik diktadura amaitu berria eta “transitzio” politikoa deritzanaren hastapenetan “Consejo General Vasco” delakoan aritu zen hezkuntzan. Oroimen eta errekonozimendurik zintzoena garai zailetan itxaropena mantendu eta zaindu zuten emakumeei, katea ez zedin eten esfortzu isila baina eskerga egiten ahalegindu ziren emakumeei. Demokrazian, kimu berritan eta Euskadin sinesten zuten.
Geure arbasoek, emakume euskaldunek ekinaren ekinaz, garai askoz zailagotan, ezina egina bilakatu zuten, ziguten. Eta gaur? Ba, Hezkuntza Legea begi bistan. Ardura kolektiboaren ordua. Gure onena emateko garaia. Katea ez dadin eten gure onenaren garaia. Zor diegu. Zorretan gaude eta. Zubigintza beharrezkoa zaigu, beharrezkoa da. Bedi bada.
Obligan a quedarse en ropa interior a las candidatas de una oferta de empleo de azafata - NIUS
https://www.niusdiario.es/sociedad/igualdad/20230102/obligan-azafatas-quedarse-ropa-interior_18_08362167.html
Publicado por: Sony | 01/03/2023 en 07:07 p.m.
Iker Jiménez, el altavoz de la extrema derecha.
https://www.youtube.com/watch?v=4x8V-YltPUc
Publicado por: Sony | 01/04/2023 en 05:04 a.m.
Los rojipardos: ¿mito o realidad? | Nueva Sociedad
https://nuso.org/articulo/los-rojipardos-mito-o-realidad/
Publicado por: Sony | 01/04/2023 en 10:35 a.m.
Los científicos se abren a una nueva mentalidad para la comprensión del universo - Levante-EMV
https://www.levante-emv.com/tendencias21/2023/01/02/cientificos-abren-nueva-mentalidad-comprension-80602111.html
Publicado por: Sony | 01/04/2023 en 12:27 p.m.
España sufre el sorpasso económico de México y queda fuera del top 15 de países con más PIB - elEconomista.es
https://www.eleconomista.es/economia/noticias/12096275/01/23/Espana-sufre-el-sorpasso-economico-de-Mexico-y-queda-fuera-del-top-15-de-paises-con-mas-PIB.html
AL PARECER SE ESPERA QUE EN LOS PRÓXIMOS AÑOS LA SUPEREN OTROS.
Publicado por: Sony | 01/04/2023 en 07:36 p.m.
Euskal Herria y Catalunya serán estados antes de 2035, según un informe de expertos rusos | Mundua | Naiz
https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20130121/euskal-herria-y-catalunya-seran-estados-antes-de-2035-segun-expertos-rusos
Esta noticia me parece que igual es el deseo de algunos locales, junto con la postura de Rusia, pues está enfrentada con España y la Unión Europea, no obstante, si que es cierto que muchos desde fuera ven cosas que aquí la gente no ve, como por ejemplo, un Reino Unido partido, lo mismo una España, con el tiempo quizás Francia y cosas así.
Publicado por: Sony | 01/04/2023 en 09:39 p.m.
Muere Nicolás Redondo (padre), descanse en paz.
Publicado por: Sony | 01/05/2023 en 01:40 p.m.