José Manuel Bujanda
Batzuek katastrofismoa predikatzen dute. Gezurretan ari dira eta badakite. Badakite ez dutela egia, egi osoa gutxienez, esaten. Eusko Jaurlaritza ahultzen saiatzen dira, nola edo hala. Bai, horixe da helburua, Eusko jaurlaritza ahultzea handik eta hemendik, arrazoiarekin eta gabe. Bada: irakurri eta entzun nahi, eta dezakeenak, entzun dezala, eta ulertu eta onartu ere baita ere. Bai, noski, arazoak ditugu, guztiak bezala, baina gaindituko ditugu, ez gara jaio berriak. IKUSPEGIaren arabera (Immigrazioaren Euskal Behatokia), Euskadin hazi da gehien ikasle atzerritarren tasa, eta, era berean, itunpeko sarean matrikulatzen diren ikasle atzerritar gehien daude, Estatuan baino 10 puntu gehiago. Gainera, datorren ikasturtean finantzaketa publikoa jasotzen duten ikastetxe guztiak ikasle horientzat plazak erreserbatzera behartuko dituen autonomia-erkidego bakarra gara, horrela eskola-segregazioa eragozteko bidean beti ere. Bide batez, HEZKUNTZAz ari garela, DBHko eta BATXILLERGOko ikasleak lehenengo postuan daude titulazioa lortzen duten ikasleen ehunekoaren rankingean. 2020-2021 ikasturtean, DBH amaitzean graduatua izateko proposatu ziren ikasleak % 88,7 izan ziren, Estatuko batez bestekoa baino sei puntu gehiago, eta titulua lortu zuten batxilergoko ikasleak % 66,6 izan ziren, Estatuko batez bestekoa baino 16 puntu gehiago. Eta DBHri dagokionez graduazio-tasa % 82,2koa izan zen, 2018-2019koarekin alderatuta, pandemia baino lehenagokoa, ehuneko 3,5 puntuko igoera suposatzen duena.