José Manuel Bujanda Arizmendi
Egun, 2023. urtean, Parisko Itunetik 72 urte, Erromakotik 66 eta Maastrichtekotik 30 EBn ditugun arazoak estatu desberdinen mugen haraindian daude. Eta mugen haraindian baita ere arazo horiei eman beharreko irtenbideak. Arazoek, diagnosi konpartituek eta irtenbideek halabeharrez mugaz gaindikoa den izaera dute jadanik. Gaur egun, globalizazioa ezagutzen dugun horrek prozesu aldakorretan murgiltzen gaitu, eta prozesu horietan ez da ezer mantentzen bere horretan. Pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin horrelako zerbait. Ia ezer ez zaigu arrotza egiten.