For-all
Iritzi-emaile eta mintzalari batzuek suak eta garrak hartzen dituzte, eta
saminduta kontatzen digute Espainia ez dela beraiek amesten dutena.
Eta bai, Espainia ez da beraiek sinesten dutena, “destino-unitate bat
munduan”, baizik eta, XIX. mendean sortutako estatu bat. Hasieran
erabat zentralista eta gaur autonomia erkidegoetan antolatuta.
Zintzoak izanik, Espainiak azken 200 urtetan, 25 urtean behin, bere
azala aldatu duen estatu bat da. Hori dena bere jaiotza bortitza
konpotzeko, eta porrotaz porrota, magnizidio batzuekin, ailegatu da gaur
arte asmakizun berri batekin, 78ko konstituzioa.
Espainiak, bere naturaltasunaren aurka sortutako edozein erakunderen
konplexutasun politiko eta soziala du. Ez gehiago ez gutxiago. Espainia,
beti, Gaztelako zabalkuntza bat bezala hazi izan zen. Bere hizkuntza eta
legeak beste lurraldeetako hizkuntza eta legeen gainean. Espainako
Estatuak Suitzarren eredua garatu ahal izan zuen, baina Espainiaren
abertzaletasunak beti Frantzia bat eraiki nahi izan zuen.
Emaitza ezagutzen dugu. 200 urte sufrimenduz, inposaketak, dekretuak,
kulturizidioa, eta hori dena ezertarako ez. Eta Estatuaren biztanleen zati
handi baten deskonexioa Espainiako nazionalismoaren nazioaren
ideiarekin.
Euskal eta Kataluniar abertzaletasunaren agerpena gizartearen
erantzuna, Espainaren abertzaletasunari, izan zen. Espainako
gobernuek Espainiaren aniztasun kulturala eta lurralde batzuen
berezitasuna desagertzea bilatu zuten. Helburu horretan euskara,
katalana, foruak oztopoak ziren bere egitasmo nazionala zabaltzeko.
Agian, Suitza/Frantzia dikotomia horren adibide onena, espainarrek ez
zietela azaltzen Espainaren egitasmoa euskaldunei euskaraz, da.
Dekretuz dekretu eta kolpez kolpe hizkuntza baliogarri bakarra
gaztelania zela azaltzen zieten.
Ez diot eskainiko lerro gehiagorik Espainiako Estatuaren fundazioa
aztertzeari. Gaurko egoera iragan horren produktua da, eta gaur
kezkatzen gaituzten galdera batzuk mahi-gaineratzen ditu: Nora goaz?
eta Nola? Eta agian inork ezin du galdera horri erantzun.
Urteetan zehar, euskal proiektua independentziaren bilaketa bezala bizi
izan dugu, gure estatu burujabe eta aske osatzeko asmoz. Gaur ikusten
duguna, hasierako proiketu horren indefinizioa da. Badirudi inork ezin
duela azaldu zein den gure helburua. Zein da? Nora goaz? Zein
motatako politikak eta erabakiak hartzen ditugu? Eta zein norabidetan?
Ez gara izango estatu bat, ez, orduan zer izango gara?
Egia esan, gure alderdi politikoek, azken 40 urteetan, gure lege-arauen,
Estatutoa eta Foru Hobekuntza, garapena adostasunak sortzaileak izan
dira. Lege-arau horiek, beraien garapen osoan ere, gure hasierako
helburutik oso urrun utziko gaituzte. Espainiako Estatuan lor
genezakeen azken egoera, gure helburua, foru-berreskuratzea, oso
urrun egongo litzateke eta Espainarren amets onena, botere burujabe
bakar bat, autonomia erkidegoak inter-pares harremanatzen duten
bitartean, hurbilegi egongo litzateke.
Halaber, azken 45 urteetan, gure helburuei kalte egiten dieten ohiturei
naturaltasuna eman dizkiegu. Autonomi erkidegoen klubean murgildu
gara. Zapaterok inbentatu zituen asmakizunetan: Presidenteen
konferentziak eta Moncloako bisitak ikurriña batekin. Hori dena saldu
ziguten pasodoble galanta bezala baina break-dance forala baino
besterik ez da.
Euskaldunok ez gara klub horretan egon behar, baizik eta beste batean.
Gure harremana Espainiarekin foraltasuna eta foraltasunaren
garapenagatik bideratuta egon behar da. Konstituzioak ez digu ezer
berririk ematen. “Babestu eta onartu” esaten duen bezala. “Babestu eta
onartu” hemen existitzen ziren arauak, legeak, bizimoduak. Kantabria
Autonomi erkidego bat bada, gu beste erakunde bat izan behar gara.
Eta xehetasun horiek garrantzitsuak dira. Pentsatzen duguna baina
askoz gehiago. Batez ere, iruditeri batetik hurbiltzen edo urruntzen
gaituelako.
Belaunaldi bakoitzak onartzen du bizi duen errealitatea bidezko jazoera
bat bezala. Gizarteak, ia izen bakar batengatik, egoera politiko
ezberdina, naturaltasunez onartzen du. Espainiako gizartea oso
kostunbrista da, eta bere ariman, salbuespen baztuekin, ezjakintasun
politiko eta historiko handian datza.
Ezin dugu gure ikuspuntutik Espainia ulertu. Orokorrean Espainiako
demokraziaren pentsamendua, ez da gurea bezala. Guk ezingo genuke
gure lurraldea batuta mantendu gizartearen zati baten iritziaren aurka.
Ezingo genuke euskara inposatu, gaztelania inposatzen zuten eta
inposatzen duten moduan.
Baita PSOE eta SUMAReko fedelaristenentzat ere, Espaina suntsitzea
ez dago beraien helburuen artean. Espainiako alderdi politiko batean
inor ez da saiatzen zure nortasun ezberdina indartzen, baizik eta zurea,
euskalduna, Espaina eroso batean urtzen. Beraiek badakite
Jakobinismoa ez dabilela, horregatik beste bide bat sortzen dute helburu
berbera lortzeko.
Bihotzez, ez dut uste Galeuska-rekin aurrera joango garenik, eta batez
ere Galeusca VS Espainia eszenatoki batekin. Inoiz ez, Euskadi,
Katalunia eta Galizia bezalako elkarte handi batekin. Eta seguru ezetz,
Katalanekin talde horretan, Espainako iruditerian katalanak biziki
gorrotatuak dira. Eta Galiziari buruz, zer? Nork eta nola irabazten du
Galizian?
PSOE eta SUMAReko kideak, beraien mitinetan, irribarretsu agertuko
dira kalkulu batzuk egin baino lehen. Galiziak, EAEk, NFKk eta
Kataluniak, beraien artean 28% biztaleank dute, lurraldearen 15,67%.
BPGa Espainiako bataz bestekoa baino handiago da, eta gure kasuan,
alde hori ez da txikia. Kontuan hartu behar dugu, Aragoik, Asturiasek,
Kantabriak, Gaztela eta Leonek, Gaztela Mantxak, Extremadurak eta
Kanariasek elkarrekin sortzen duten BGPa, Kataluniak sortzen du
laguntzarik gabe.
Estatu baten federalizazioa, finantzaketa federal eredu batekin sortu
behar da. Finantzaketa federal ereduek, Alemaniarenak bezala, ekarpen
mugatuak jartzen dituzte. Oreka horretan diru-sarreren asimetria eta
baliabideen eskuragarritasuna sortzen da eta askoentzat, beraien
lurraldean sortzen dena, ia guztia kudeatu ahal dutena da. Bidezkoa da,
bai. Baina Espainian ez litzateke sekula eredu hori onartuko.
Suitzaren eredua edo benetako federalismo bat aldarrikatzen dituzten
erakundeekin harremanak mantentzea komenigarria da guretzat. Eta,
gure logikatik, lortzen dituzten irtenbideak babestu behar ditugu eta
erakunde horiek lagundu eta babestu. Baina ez zaigu komeni errealitate
horiekin frente bat egitea. Konstituzioaren berrirakurtzea ez da posible
Galeuscatik. Espainak espainako finantzaketarekin egokia izango den
adostasun bat bilatuko du Kataluniarekin, baina inoiz ez die
erreferendum bat emango katalanei, ezta ogasun propiorik ere.
Guri, foru garapenaren bidea esploratzea komeni zaigu. Euskal
Autonomi Erkidegoa Euskal Foru Komunitatea bihurtu behar dugu. Ez
bihar, gaur. Espainiako iruditeria errealitatea eraikitzea, guk, ulertzen eta
ikusten dugun modutik. Espainian hiri autonomoak, autonomia
erkidegoak eta foru komunitateak daude, Euskal eta Nafar foru
komunitateak. 3 maila eta 3 harreman mota Estatuarekin.
Autonomia Erkidegoen klubetik irtetea ezinbestekoa da. Eta
pixkakana-pixkanaka, zarata barik, titularrak egunkarietan eman barik.
Barrurantz eta kanporantz sentimendu forala bateratu behar dugu.
Espainiako mentalitatea beste atetik sartzeko. Eta Espainiako, Estatuko
egituraren kontaeraren bataila irabaztea, gure herria eta foraltasuna
josten dugun bitartean. Gehienbat, Estatuak onartu beharko duelako
Foru komunitateek sortuko dituzten politika batzuk Espainiako
nazionalismoaren ideiaren aurka joango direla.
Egunen batean gure lana egin ostean, Konstituzioaren Disposapen
Gehigarri bat (DG1) mahigainean jarriko genuke eta agian beste joko bat
jokatzen hasiko gara. EFK sortzeak “foru-agenda” fokuan jarriko luke.
Gure iruditeria foraltasunaren ezaugarrietatik sortu behar dugu.
Foraltasuna ideia sortzea gizartea hazkunde pertsonalerako modu gisa.
Denontzat baina inorena ez. Konpromiso bat herriarekin, gizartearekin.
Horretarako adibideak eman behar dizkiogu gizarteari, eta ahaleginak
egiten dutenei, onura sortzen dutenei, eskertu behar diegu.
Gure aitona-amamen gizartean kontzeptu horiek sortzea oso zaila zen.
Gaur ez, epe txiki batean ideia garrantzitsu batzuk sortu ahal ditugu
gizartean. Hiztaldi batean, gizon argi batek, arrazoi handiz esan zidan
foraltasunak zerbait zaharra gogoarazten digula, eta bai, egia da, eta
handik hasi behar gara, foral ez delako bakarrik foral baizik eta “for-all”.
Borja Irizar Acillona
Comentarios