Jose Manuel Bujanda Arizmendi
Euskadi bat nahi dut, non kidetza-sentimendu desberdinak elkarrekin abegikor biziko diren, guztion artean eraikitako herrialde-proiektu bat partekatuz, non herritarren borondatea bizikidetzarako oinarri eta akordio zabalak erronkei aurre egiteko baliagarriak diren. Egunoro lantzen eta irabazten dena. Izan nahi duguna lortuko duguna, kontraesan eta desadostasunak barne, elkarrekiko harremanen eta interdependentzien apustu irekian. Uste dut politikaren azken helburua pertsona dela, politikan sinesten dut herritarraren duintasunari, ongizateari eta funtsezko askatasunei balio izaten dien neurrian. Behingoz bizikidetza normalizatuko duen eta etorkizun politiko partekatua bermatuko duen eszenatoki baten eraikuntza eraginkortasunez kudeatzen duen gizarteaz fidatzen naiz. Ezinbestekoa zaigu irakurketa kritiko bat egitea, ezin baitugu minatik eta akatsetatik ez ikasi. Funtsezkoa indarkeria edozein irakurketa epikotik biluztea.
Beti berretsi beharko uste osoa dugula indarkeriak mina besterik ez duela ondoko, hilgarria dela, ezer positiborik eraikitzeko ez duela balio. Elkarrekiko leialtasun demokratikoa eskatuko zaie soilik euskaldun izan nahi duten euskaldunei eta baita espainiar eta/edo beste identitate anitz izan nahi dutenei ere. Erabaki asketik abiatuta, aurrera egitea desio dut, eta, horretarako, bihotz on eta esku zintzo luzeekin jokatzeko arauak errespetatzea desio. Sinesten dut akordioaren bila aritzea, zaila izan arren, beharrezkoa dela, ez ahulezia edo traizio salaketa makurra gisa. Ez dut sinesten bide politiko itsu eta makurrez, liskar antzuan izan ezik inora ez doaz eta. Ezin fidatu muturreko su politikoez, ezta marra gorriez ere, salbu eta sektario aurre egiteko ezik.
Euskadi euskal nazioa da, gurea, auzolanean eraikitzen ari garen aberria, nazio gehiago eta hobeagoa egitea desioan. Sinesten dut, irrikan, naturaltasunez onartuko dela euskal abertzaletasunak euskal gizartearen maila zabaleko borondate legitimo eta demokratikoari erantzuten diola.
Nire Euskadin ez da inolako arazorik ikuspegi desberdinak, guztiak legitimoak eta demokratikoak, normaltasunez jorratzeko, bereziki historikoki euskaldunen eta espainieren kontzientzi nazionalen eta identitateen artean hain korapilatsu-nahasiak gertatzen diren sentimendu, sentsibilitate eta gaiak. Itxaron dut dut arma jaurtitzaile bihurtuko ez diren identitate partekatuak aitortuko diren egun polita hori. Nire Euskadin erreformatu beharrekoa erreformatuko da gizarteak hala eskatuz. Gehiengoaren hitza eta borondatea errespetatuko diren topagune berriak bilatu eta aurkituko ditugu, hemen eta han negoziatuz eta hitzartuz. Egun horretan ez da ezer inposatuko Euskadin ezta Madrilen ere. Nire Euskadin pragmatismoz jokatzen jarraituko dugu, printzipioak koiunturarekin nahasi gabe, idi-pasuarekin, mendia tontorrerantz mantso baina sendo inguratzen duenaren gisa. Aurrera egiten jarraituko dugu, euskal nazioa eraikitzen eta hobetzen ikuspegi zabalaz.
Nire Euskadin gauzarik eta lorpen bikainena lorgarria denaren etsai bihurtu daitekeela gogoan izango dugu. Nire Euskadin politikaren erdigunean atxikimendu askea eta gehiengo zabalak jarriko ditugu, inposatzea hilgarria baita bizikidetzarako. Urrats seguruz eta begirada luzez integratzeko eta negoziatzeko dugun gaitasun zuhur eta ausartean jarraituko dugu. Iragana idatzia dugu, deskriba dezakegu, ez aldatu, baina Euskadiren etorkizuna da bizirik irauten digutenei eman diezaiekegun oparirik onena. Nire Euskadi gehiegi maite dut elkarren aurka eraikitzen ikusteko. Horregatik ez dut sinesten ideia demokratiko eta legitimoen arteko lubaki politikoek ematen duten erosotasun faltsuan, nahiz eta askotan bat ez etorri bestearen ideiekin. Euskadi partekatuaren aldeko apustuan sinesten dut, autogobernua ahalik eta adostasun handienarekin sakontzean eta auzolaneko ahaleginean.
Aldebikotasunean, eskumenen blindajean kontzertu politikoan, ez inolako inposaketa edo eragozpenetan. Aldamio eta zubigintzan sinesten dut, ez lubakitan.
Comentarios