José Manuel Bujanda Arizmendi
Maita dezakezu zarena, ez zarena gorrotatu gabe. Garbi gera bedi. Garbi. Oso. Euskalduna naiz. Ez beste ezer. Baina. Baina amankomunean, partekatu eta pairatutako, ez gozatutako, Historiak (ek) sortu zuten gure garaietako Frantzia eta Espainia deritzoten estatuak, non Euskadi, Euskal Herria edota Zazpiak Bat banatuak eta zatituak dauden. Baina bi Estatuen historien bilakaerek etenik gabeko frustrazio eta desoreka politiko mingarrien sorta ekarri izan du Pirinioen bi aldeetako Euskadiko zazpi lurraldeetako egitate diferentzial politikoaren egokitzapen instituzionalaren inguruan. Baina hortxe dugu Euskadi, Zazpiak bat, Euskal Herria, euskal nazioa, errealitate anitza, Herri bat, bere hizkuntza eta kultura, tradizioak, berezitasunak eta nahasketak, memoria historikoa eta etorkizuneko proiekzio integratzailea finkatzen dituen lurraldea. Bai hortxe dugu Euskadi, Euskal Herria, euskal nazioa, batez ere eta funtsean, herritarren borondatearen fruitu demokratikoa eta batura dena eta izan dena. Edonoren aurkako ez den proiektu eta egitasmoa. “Alde”koa baizik. 2025ean, euskal herritarra identitateen gainjartze sotil baten aurrean aurkitzen da, gutxienez bidegurutze hirukoitz baten aurrean, hau da, 1. Jatorrizko erkidegoen artean, 2. Hautatu daitezkeen taldeen artean, eta, 3. Elkartzen diren ausazko sistemen aurrean. Eta bidegurutze honen aurrean, bere “eskubide indibiduala” da, hain zuzen, bidegurutze horri ahotsa ematea. Beste modura esanda gaur egun ezagutzen dugun identitate konplexu eta polifazetiko honi ez zaiola inolako konstituzio jainkotiar edo giza-konstituziotik eratortzen, gu geu garela baizik eraiki eta erabaki egiten duguna. Maita dezakezu zarena, ez zarena gorrotatu gabe.
Gu geu bai, geure esku erabakigarriotan geratu zaizkigun osagaiekin alajaina, eta, noski, bakoitza bere era eta hautuetara. Eta bidegurutze horretan bere “betebehar morala” bere gain dituen identitate ezberdinen kontzientzia bizirik mantentzean datza. Azken finean, kontzientzia horrek soilik aukera emango lioke diferentziarekiko begirune positiboa eta gutxiengoekiko begirunerik gabeko errespetua. Baita Euskadin ere. Erronkak, beraz, hobetu daitezkeen eszenatoki berrietan, zeinak bakarrik konpondu edo gutxienez bideratu daitezkeen, desberdinen artean demokrazia-dosi gehiagorekin, onuragarriak izan daitezkeen inguruabar integratzaileak, lekuak eta partaidetza-foroak sortuz, etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko esfortzuak sustatuz. Baita kultura eta hizkuntza guztien errespetua, interesa eta balioa, bai eta erreferentzia sinboliko ezberdinen eta nazio-afiliazio ezberdinen zilegitasun naturala ere onartuz. Elkartasunez lotuz eta integratuz Europako nazioarteko kontzertu politikoan, herri eta estatu gabeko nazioei irekitako leiho itxaropentsu gisa. Euskal nazionalismotik, abertzale garen aldetik, nazio-subiranotasunaren historia politikoaren bilakaera demokratikoa etorkizun hurbilean anaitasun eta solidaritate bideetatik joango dela espero dugu. Berregokitzean, egokitzean eta auto-hobekuntzan itxaropen guztia dugu eta. Baita geure euskal lurralde hauei dagokienean ere. Niretzat Euskadik zazpi lurraldea besarkatzen ditu.
Haserrerik gabe, ezta inolako tutoretzarik gabe ere, askatasunez bai eta baita benetako gaitasunez erabakitzeko ere, eta exekutatzeko demokratikoki noski euskaldunok gure etorkizun politikoa eratzeko dugun eskubidea irmo aldarrikatuz. Gehiengoz eta demokratikoki erabakitzen duguna. Beraz, abertzalea eta eaj-pnv-ko kidea naizen aldetik autogobernua, erabaki-esparru propioa, Euskadiren burujabetza eta Euskal Herriaren biziraupen linguistiko, kultural, historiko eta politikoa lortzeko asmoaz ezinbestez ulertzen dut. Niretzat Euskadik zazpi lurraldea besarkatzen ditu.
Eta horrela, eta beraz, ulertu eta sinesten dut irmoki inork ez duela, ezingo duela, ez lukeela behar (guk geuk, euskal hiritar eta herritarrok ezik, euskaldunok salbu) aurka esku hartzeko eskubiderik egun batean euskaldunok subiranoki, demokratikoki bozkatu eta erabakiko bagenu Euskadiren etorkizunerako ahalik eta burujabetza indartsuena, independentzia barne, lor genezakeen horretan oztopoak indarrez eragoztea.
Zeren, zalantzarik gabe, Estatua izan daiteke neurri handi batean arkeologia politikotik hurbil dagoen pieza, baina errealitatean eta gaur egun, barne birbanaketaren kudeatzailea izaten jarraitzen du eta nazioarteko erakundeetan nagusitasuna du. Espainian, euskal auzia deitutakoa aldi historiko luzeetan konpontzen saiatu izan da, dute, konfrontazio, mesfidantza edo zikoizkeriaren estrategia baten bidez, ikuspegi eskuzabalik ezaren edo, laburbilduz, euskal “”ezberdintasunaren” ukapenaren bidez; eta horrek ez du ezer onik eta iraunkorrik sortu irtenbide politikoa etorkizuneko ikuspegi minimoarekin. Historia. Beraz, euskal gizarteak demokratikoki adostutako gehiengo erabakiekiko elkarrizketa eta leialtasun estrategia berri bat inposatzen da, edozein izanda ere, eta, ondorioz, horiek gauzatzeko askatasuna eta ahalmena; ezberdinaren asimilazio politikoa lortzeko pretentsioa baztertuz. Niretzat Euskadik zazpi lurraldea besarkatzen ditu. Maita dezakezu zarena, ez zarena gorrotatu gabe.
Iparraldeko, Ipar Euskadi eta Frantziako Estatuko auziak beste kapitulu luze eta konplexu bat merezi du, eta, zalantzarik gabe, ez errazagoa. Euskal abertzale gisa, dilema -nire ustez- zera da: Euskadiren, Euskal Herriaren, autogobernu eta burujabetza eskakizun legitimo eta demokratikoak modu errealistan, adostuan, praktikoan eta zintzoan ebatzi daitezkeen, edo aitzitik inguru politikoaren zirkunstantziak behartuta egonik, estatu propio eta independente baten eskakizun gisa aurkeztera, gaur egungo Europa osatzen duten gainerako estatuekin parekatuz. Baina egia esan, eta benetan, zoritxarrez, azken aukera hau, ikusiaz ikusita, gauzatzea ezintzat jotzen dut. Ez da posiblea. Tamalez. Baina, dena dela, gogora dezagun: demokrazian, ideia eta aukera guztiak, estatuarekiko harreman-esparru berriak barne, zilegitasun politikoarekin eta normaltasun sozialarekin defendatu ahal izan behar dira, izan daitezke, behar den errespetu, legimitate eta adeitasun intelektualarekin, lintxatze mediatikorik edo inolako trikimailurik gabe. Hitzekin, arrazoiekin eta hautestontzietan. Tutelarik edo inposiziorik gabe. “Villa y Corte -k, deritzonak, de facto, euskal gizarteari bere gaurko eta biharko patu eta etorkizunaren subjektu aktibo izateari ukatzen, edo gutxienez mugatzen dio, mozten dio, edozein izanda ere euskaldunon erabakia, demokraziaren benetako esanahiari iruzurra eginaz eta horrela aukera politiko guztien aukera-berdintasunerako eskubidea desitxuratzen du. Baina hau jakinik asmoz eta jakitez, zuhurtziaz eta ausardiaz jokatu beharrean gara. Ez dago beste biderik. Inteligentzia eta bizkortasuna.
Onartuz legeek eta marko politikoek, beren jatorri historikoa edozein dela ere, benetan zentzu demokratikoa hartzen dutela, zerbitzatzen duten gizartearen gehiengoaren borondatez erreformatu, egokitu edo are aldatu daitezkeen momentuan, ekin dezagun, beraz, legeak egokitzea, erreformatzea eta aldatzea. esparru politiko eta instituzionalak euskal gizartean nagusi diren gehiengoaren erabaki eta borondateen arau demokratiko eta gorenari, gaur zein bihar. Subjektu bakarra eta subiranoa gure oraina eta etorkizuna inplikatzen duten erabakiak hartzeko. Gorrotorik edo zaintzarik gabe. Inoren aurka, positiboki. Jakina da, Herri txikia osatzen dugula, euskaldunok gutxi garela eta hiru eremu administratiboetan zatituak gaudela, horrelaxe erabaki zuen Historiak bere abagune desberdinetan, baina halaz ere hemen gaude irmo eta zutik Herri bezala. Gara eta gaude, eta erabakia dugu asmoz eta jakitez, ekinaz eta zuhurtziaz izaten jarraitzeko. Ez diogu beldurrik etorkizunari, ez gara lehenengo euskaldunak egoera zailei aurre egiteko paradan gaudenok. Eta bai, horretan ere sinesten dut. Alde bai, ez inoren aurka. Maita dezakezu zarena, ez zarena gorrotatu gabe. Animo. Bedi bada beraz..Final del formulario
Principio del formulario
Comentarios