Jose Manuel Bujanda Arizmendi
Estima handian dut Pepe Mugika. Hauteskundeak ziren. Garrantzitsuak benetan. Montevideo hiriburuan gaude eta ustekabean bere emazteak, Lucía Topolansky presidenteorde ohiak deituta, José “Pepe” Mujica (2010-2015) Uruguaiko presidente ohia berriro agertu zen jendaurrean bere sektore politikoaren hauteskunde kanpainaren amaiera ekitaldian mezu argi eta garbi batekin: "itxaropenaren alde lan egin behar dugu". Itxaropenaz ari da, bai. Itxaropena, hitz potzoloa hain zuzen. “Azken 40 urteotan lehen aldia da hauteskunde kanpaina batean parte hartzen ez dudala gainerakoak bertan dauden bitartean eta heriotzarekin borrokan ari naizelako egiten dut, partidaren amaieran nago, erabat konbentzituta eta kontzientea naiz, baina gaur hona etorri behar izan nuen, derrigorrez eta ezinbestez, beraz sinboliza zaitez, sinboloa zutik.
Inoiz itzuliko ezin daitekeen lekutik erretiratzeko oso gertu dagoen agure oso xahar bat naiz, baina oso pozik nago eta alai nago eta naiz, zu zeu hor zaudelako, zuek zeuek hortxe zaudetelako, nire besoek alde egiten dutenean milaka beso egongo direlako borroka ordezkatuz. Nire bizitza osoan esan nuen lider onenak abantaila batekin gainditzen dituen barra bat uzten dutenak dira.
Bizirik egon, nago, nire bikotekideagatik eta beste emakume batengatik, nire medikua hain zuzen. Borrokak jarraitzen dut, belaunaldi berriek gizakiak ezagutu ez duen munduan aldaketa bat biziko dute, ziur. Borrokan jarraituko dut hil arte, bai, hil arte, mundu honetan bizirik dirauten bitartean, motz ala luze.
Adimena, bai adimena, kapitala bezain garrantzitsua izango da, hau da, hirugarren prestakuntza nagusitu egingo da. Horregatik, garapenaren alde borrokatu behar dugu, datozenen buruan jar daitezkeen bitarteko ekonomikoak edukitzeko. Hau da. herrialdeak duen erronkarik handiena dugu aurrez aurre. Herri osoarekin hitz egin behar dugu, guztiekin. Exekutibo bat bere baitan itxita ez izatea eta indar politikoak lau edo bost gauza nazionalak lan egin behar itxaropena hortxe dago, hortxe dugu. Gorrotoari ez, sekulan ez, konfrontazioari ez, inoiz ez.
Alderantziz, itxaropenaren alde lan egin behar da, beti, bai, beti. Bizitzari eskerrak eman behar dizkiot, beso hauek desagertutakoan milaka besoak izango baitira.
Eskerrik asko existitzeagatik, milesker”.
Beti arte Pepe Mugika !!
Viva zu zeu Pepe !!
Comentarios